XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baina fetxa hauetan edo, Gabriel EGIkoekin ere ibili zen, itxura dagoenez,
Behin,
Zenbait mutil motoz joan omen ziren.
Beste batzuk trenez (Gabriel ere bai, noski, bizikletan ibiltzen ikasi ez zuen honentzat, motoaren asientoa ez bait zen politikoena).
Hemengoek karta erdi hat entregatu behar zuten, hango kartak osatzeko, seinale bezala.
José Antonio Agirre ere biltzarre honetara, hitz egitera, joatekotan omen zen, baina ez da agertzen.
Gabrieli ez zioten grazia apartekorik egin deserrian ziren buruzagiek.
Zaharzale eta alienatuen trazak hartzen omen zizkien.
Bilbon bizi eta Gabrielek tratatzen zituen abertzaleak ere horrelako zerbaitgatik utzi omen zituen.
Hasiera batetan, haiek oso begi onez ikusten omen zuten gure euskaldun berria
Baina, abertzaleok, etxe onekoak izan gehienbat eta, ez omen zituzten hain ondo ikusten Gabrielen zapata loiak eta arropa merkeak
Behin batez, Artxandan zita bat ere izan omen zuen, EGIkoren batekin.
Biok han bildu zirenean, urrutiago batetan gizon bat ikusten omen zuten, bioi begira eta oserbatzen.